Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joxe Munduate

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-10-27 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Munduate, Joxe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Joxe, azken hamar urteetan lantegi bat kudeatu duen zuzendaria zara. Sustrai zure nagusiaren semea da. Gaurtik aurrera Sustrai izango da zuzendari berria. Zortziko handian, hiruna bertso, Joxe hasita.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joxe Munduate

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Munduate:
Ni banijoa eta zu zatoz,
zeure etxearen kalte;
orain artean ibili zera
industriatik aparte.
Nahiz agintzeko klasea izan
eta hainbat borondate,
agintzen ezin liteke hasi
lanean ikasi arte.

Colina:
Agintzen oso ongi dakit nik,
nahiz ez saiatu luzaro;
lehen hitzetik agertu ditu
aitzaki ta erreparo.
Aizazu, Joxe, zure tokia
hartu beharrean nago,
hemen odolak balio baitu
guztiak baino gehiago.

Munduate:
Zu heldu zera ta ni banoa,
baina zuk ez egin burla;
harrosko xamar iritsi zera,
ezingo da disimula.
Odolarena ez izan arren
erabat arrazoi ahula,
sartu orduko antzeman dizut
odolik ez daukazula.

Colina:
"Honek ez dauka bate odolik",
hala kantatu du pozik;
halare honi ez diot hartzen
langile finaren antzik.
Makina aurrean egonagatik
ez duzu egiten deusik,
zer egiten den ez da kontua,
nun jaiotzen zaren baizik.

Munduate:
Nun jaio zaren eta nor zaren
nik ongi daukat gogoan,
baina gazteak heldutasuna
behar du bere alboan;
zure eskutan lantegi txar hau
aurrera ezin da joan,
zuen fabrika ehortziko da
zuk egindako zuloan.

Colina:
Lehen hitzetik etorri eta
bota didazu hordago,
amorrua ta gorroto hitsa
bere barrenean dago.
Nik zurekilan ez dut egin nahi,
gure kontua akabo!
Baina laguna ehortziko da
fabrika baino lehenago.