Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-12-02 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Igor
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aitona-bilobak zarete. Herriko jaiak berehala datoz, eta zu, Jexus Mari, biloba, egun horiek noiz iritsiko zain, ilusioz beteta zaude. Igor, aitona, berriz, jaiak heltzeko beldurrez. Hiruna bertso, zortziko handian, Jexus Mari hasita.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-12-02 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Jexux Mari Irazu Muñoa

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Gure herrian Iñauteriak
belaxe dute hasera,
lehendikan ere ezaguna da
aitonaren ibilera:
hiru-lau trapu hartu soinean
eta korrika kalera.
Bastoiarekin juango zara
amonakin ligatzera. (bis)

I. Elortza:
Bastoiarekin ere ez da hain
segurua karnabala,
lehengo urtean ere izan zen
nahikoa giro petrala;
kalera irten ta gogoan dut
dena plastikoa zala,
laban eginda erori nintzen
mezetara nindoala. (bis)

Irazu:
Aitona xaharra xaharra da baino
gaztetasuna betiko,
txurruta lehen'e izandu zuen
gustoko bezain begiko.
Laban eginda erori zala
esaten ez da hasiko...
Tabernatikan pasa ez bazina
ez zinan ez eroriko! (bis)

I. Elortza:
Adarra jotzen hasia zara
iloba, xuabe-xuabe;
itxura denez asko ez duzu
zure aitonaren alde.
Nik iaz laban eta gerritik
hortxe ibili naiz grabe;
aurten tabernan sartu behar dut
ta hantxe mugitu gabe. (bis)

Irazu:
Gerriko mina baina soinean
aguantea ta indarra;
festak etorri beldurrez baino
barruan sua ta garra.
Tabernan geldik edan litezke
Soberano ta pattarra,
bihotzekuak ematia da
zure arrisku bakarra. (bis)

I. Elortza:
Lasai, berdin zait niri hilda ere,
den orduko naiz erotu,
ta nere penak ardo bizitan
nahi ditut aurten lehortu.
Halere trapu bat ipintzerik
niri noski ez zait otu,
triste bizi naiz eta ez daukat
zertan alai mozorrotu. (bis)