Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Bertsoa entzun |
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egaña:
Lau horma beltz hauekin
luzaroan teman,
sentimentu pila bat
bildu det niregan;
zu lehenbiziko aldiz
gaur zaude ziegan,
ez zaite dardar hasi
lertxun hosto eran,
satisfakzio hori
ez zaiezu eman. (bis)
Maia:
Kartzela ezin izan
ametsen arrago,
komisaldegi baten
egon naiz luzaro.
Torturatu egin naute,
ez da hain arraro;
nik eutsi egin diet,
nahiz ta jo hordago;
txikitu egin naute,
baina zutik nago. (bis)
Egaña:
Aurpegia dakarzu
oskorri kolore,
atzapar bi zuriak,
hainbat kolpe more.
Barreneko beldurra
barrenean gorde;
hemen egongo zera
gaur eta gero're,
bilakatu ezazu
ikara adore. (bis)
Maia:
Ikaratzea beti
gaiztoen gurari,
ni zutik egotea
ez al da mirari?
Zuri jarri natzaizu
begiratzen adi;
zuk hel zaiozu nere
gaztetasunari,
eta nik berriz zure
duintasunari. (bis)
Egaña:
Goardian dagon hori
a ze marrazoa!
Erori zera eta
hark ezin jasoa.
Nere burruka fede
trinko temosoa,
zure gaztetasuna
herabe goxoa...
Biok osatzen degu
preso bat osoa. (bis)
Maia:
Biok bat gera noski,
benetan hala da,
nahiz eta egoera
ezin den konpara.
Zuk sortuko didazu
nahi dudan zirrara,
ta ni baino lehenago
irtetzen bazara,
nigan gordeko zaitut
eredu gisara. (bis)