Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Maia, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Elkarrekin bizi zareten neska-mutilak zarete. Jon, neska, egunero joaten zara lanera. Jexus Mari, mutila, etxean gelditzen da etxeko lanak egiten. Gaur, lana bukatu eta gosez amorratzen etorri zara, Jon, etxera. Mahai gainean lore sorta eder bat aurkitu duzu. Hiruna bertso, zortziko handian, Jon hasita.

Description

Air
Balentin Berriotxoarena I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Maia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maia:
Non ote daude maitasuna ta
adeitasunaren marrak?
Orain makalak izan gaitezke,
hurrena berriz azkarrak.
Krabelin batzuk mahai gainean,
ez dira bat'e zatarrak,
politak dira baina agian
digestiorako txarrak. (bis)

Irazu:
Gaur hiru urte biok batera
elkarrekin ginen hasi,
harremanak ta etxeko lanak
behar nituen nahasi.
Arrazoi dezu, krabelin batzuk
jarri dizkizut lehenbizi,
ta afaria gelan daukazu
bere postre eta guzi. (bis)

Maia:
Mutil jatorra topatu nuen,
baina agian epela;
ez nuen uste lanetik bueltan
sentitzerikan horrela.
Tranpa eginaz ote zabiltza
ikusten dudan bezela?
Nik uste nuen gela kontua
afalostekoa zela. (bis)

Irazu:
Zure esperantza afaria zen,
hori zenuen espero;
biok sarritan izandu gera
mantapearen bezero.
Afaririkan ez dizut jarri
ta gaurkoa hala bego;
igoal goserik ez zan izango
hortik afaldu ta gero. (bis)

Maia:
Lore sortakin zuzen liteke
harremanaren norantza;
lore sorta bat izan liteke
detalle baten ardatza;
lore sortaren gozamenean
egin dezakegu dantza,
baina gaurkoan lore sorta horrek
sartu dit neri arantza. (bis)

Irazu:
Zure zai negon bakar-bakarrik
maitasunean urtua;
zuretzat al da lore polit hau
arantz zorrotz bihurtua?
Kopet beltzeko jarri zera bai,
jenioz oso txartua,
nere lorerik nahi ez badezu,
badaukat zeinek hartua. (bis)