Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-11-25 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Maialen eta Amets, bizilagunak zarete eta igogailuan egin duzue topo. Bide erdian igogailua trabatuta geratu da. Puntuka zortziko txikian 8 bertso osatu arte, Maialen hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-11-25 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lujanbio:
Eguraldi ona ez da,
hara ze pasada!
A. Arzallus:
Hemen gelditu gara
gu biak ilaran.
Lujanbio:
Ez ateratzeko're
hobe gaude jada!
A. Arzallus:
Nahio nun erabili
banu eskilara!


A. Arzallus:
Zurekin geldituta
nolako trantzea!
Lujanbio:
Suertea izan dezu
nekin tokatzea;
A. Arzallus
aldi berean hurbil
ta urrun etxea,
Lujanbio:
hemen gaude ez aurrea
eta ez atzea!


Lujanbio:
Ba al dezu indarrik
hau irikitzeko?
A. Arzallus:
Baina ezin erabili
zaudela tarteko.
Lujanbio:
Txirrikitun batetik
zaude kabitzeko,
A. Arzallus:
igurtzi behar dizkizut
iztar eta lepo.


A. Arzallus:
Behingoan ez al gera
horretan hasiko?
Lujanbio:
Hori proposamen bat
ote zan mutiko?
A. Arzallus:
Lasai, senarrak hemen
ez zaitu ikusiko,
Lunabio:
eta nik aitzakirik
ez dizut jarriko.


Lujanbio:
Pentsatuta al dezu
Amets, nundik hasi?
A. Arzallus:
Nahi deten lekutik ta
zuk ez galerazi.
Lujanbio:
Bide erdian geratu
ta suertea kasi;
A. Arzallus:
orain beharko degu
guztia ikasi.


A. Arzallus:
Zu hortan ona zera
nere arabera,
Lujanbio:
ni ona omen naiz ba,
hori zer ote da?
A. Arzallus:
Beste hori gorantza
edo eta behera;
Lujanbio:
ze morboa daukazun,
gaztetxo tankera!


Lujanbio:
Gainera etorri zera
txandar xahar batekin,
A. Arzallus:
barruan paketea
dadukat nerekin.
Lujanbio:
Hori kendu dezaket
nik bi behatzekin,
A. Arzallus:
kantzontziloak ere
badauzkat behipepin.


A. Arzallus:
Baina hori kenduta
ez dezu nahikoa,
Lujanbio:
luze jotzea hobe
gaur gure jokoa.
A. Arzallus:
Zuk ere zerbait egin,
alajangoikoa!
Lujanbio:
Gogoan eukiko det
gertatutakoa.