Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Représentación
2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Arzallus, Amets
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Aspaldi honetan, zuen baserrian biok bakarrik bizi izan zarete. Amaia morroiak, edo etxeko mutilak, jakin duzu Amets zure nagusiak herentzia edo ondoriotasuna elizari uzten diola. Hiruna bertso, zortziko handian, Amaia hasita

Description

Air
Uso zuri bat inguratu zait A
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2001-10-21 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Agirre:
Baserri hontan zu eta biok
bizi izan gera luzaro,
ez det esango izan geranik
zu nagusi ni esklabo;
santu itxura haundirik ez det,
baina zukin bat ez nago,
gutxienean lana egin det
apaizak baino gehiago.

A. Arzallus:
Apaiz itxurik ez duzu eta
ez duzu lan egin ainitz:
oilategian zu eserita
zabiltza behin eta berriz,
ta herentzia zuri uzteko
nola emango dizut hitz?
Baserri zahar hau lurrean zegon
zuregatik izan balitz!

A. Agirre:
Beraz nigatik balitz etxea
eroriko zen lurrera,
inoiz ez dezu nigan eskeini
eskeini behar zen aukera;
morroi leiala izan nauzu ni
herritarren arabera;
zure ametsa zaindu dezaket
etxearekin batera.

A. Arzallus:
Orain ondotik kolpe ederra
bidalia didazu, ai!
Hori entzunik nagusi jauna
ez liteke egon alai;
zerura joaten naizen garaian
Jainkoan ondoan lasai...
Barkatu baina nik hil ta gero
ametsik ez dut izan nahi.

A. Agirre:
Aldamenetik ez det entzuten
hain hizketa xuabea,
uko egiten eta agintzen
zaitugu guztiz trebea.
Hil eta gero zuk zertarako
behar dezu ba fedea?
Daukan haretxek ez daukanari
ematea da legea.

A. Arzallus:
Nere kontura egin dituzu
ez dakit zenbat otordu!
Baina egindako lanarengatik
ezin zaitut zoriondu.
Honek dirua lortu nahi luke
ta gero hemen ezkondu;
herentzia hori lortzezkerotan
apaizarekin konpondu.