Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
Bertsoa entzun |
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Munduate
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Azkenaldian gerra kontuak
entzun litezke edonun;
Afganistanen erail dituzte
nik ez dakit zenbat lagun!
Nahiz gure herrian horrelakoak
gertatzen diren ezagun,
ezbaian zergatik jardun?
Arren lagundu ditzagun!
Horrelakoak nola arraio
gerta litezke gaur egun?
Bi herri dira errugabeak,
bi agintari errudun. (bis)
Umeak erdi hilean daude,
ez al da gauza tristea?
Komeniko da gure laguntza
eurengana iristea;
emanagatik helduko dala
zaila degu sinistea;
hor dagon jende trastea,
hoien eskutan uztea...
Bin Laden txarra edo eta Bush,
zer-nolako kontrastea!
Bat hiltzailea izanagatik
normala ez da bestea! (bis)
Munduan ongi bizi behar da,
zergatik eman hainbat min?
Albokoari erasotzea
ez zait gertatzen atsegin.
Batzuk herritik ihesi doaz,
noraezean aldegin.
Nahiz kontzientzia den fin,
beharko zaio eragin.
Ejenplu horri begira nago
oroituz Euskadirekin;
armak albora utzi behar dira
eta gehiago hitz egin. (bis)