Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk Telleria zure oilategitik oiloak galtzen zaizkizula eta tranpa bat ipini duzu. Goizen joan zara eta Narbaiza zegoen tranpan eroria.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Oiloei maitasuna
nola dietan fin,
ta bijilantziari
atzo diot ekin,
haik bainituen maite,
nahi nituen gordin,
ostutzen zizkidaten,
nolatan aldegin
ta tranpan azaria
betaurrekoekin.
Narbaiza
Oiloentzat ez daukat
behin ere inbirik,
ta ez ote dezu zuk
zabaltzen begirik,
azari bat zebilen
bertan sartu nahirik,
ta hura uxatzea
lortzea nahi nun nik,
eta ez nun merezi
honelako sarik.
Telleria
Nei gezurrak esaten
ez zaitea hasi,
oiloak heriotzik
ez zuten merezi,
ni mantentzen ninduten
gozo edo gazi,
nahiz ta haruntza juan
kristal eta guzi,
honek zeporik ere
ez zuen ikusi.
Narbaiza
Gerta dana ez diot
ukatzen inori,
baldar txamarra nago
gorputzetik lori,
azaria uxatuz
zepuan erori,
ta nerekin badaukat
nahikua komeri,
askatzera etorri
Iotsagabe hori.
Telleria
Hau eskailetan gora
ezin baizan io,
eta zepo zahar harek
kaxka heIdu dio,
lapurretan e hortxe
zebilen serio,
eta fin dabilela
berak hala dio,
larrua saltzeko ere
ez zidak balio.
Narbaiza
Zepo bat jartzeko hau
ote zan Iekua,
ia izorratu dit
esku la lepua,
gizona nola leike
buru gabekua,
azaria dezu hor
tranpa askokua,
hor konpon oiloak ta
zeuretzat zepua.