Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Lopategi, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Zahartutako zeure erropak basurara bota dituzu eta hara non ikusten duzun beste gizon bat zuk botatako erropak jasotzen.

Description

Air
Gaztalondo handian
Nom de la strophe
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erropa zahar hoiekin
etsian nengoen,
beti jantzi ohi naiz
ahal denik ondoen,
akaso bota ditut
behar zen baino lehen,
baina ondorioa
horra hor nabarmen,
triste nago zeren
aitona zahar horren
jokoa gaur zer den
ikusi ondoren
miseria gehiegi
daukagu hemen. (bis)

Triste ikusten zaitut
aitona izanik,
gaizki hartu zaituzte e-
gia esanik
zer eman nezake nik
zuretzat nigandik?
Ez nuen uste kasu
hori inun zanik,
hartzazu dohainik,
ez eman ordainik,
bihotza jadanik
lehertua daukat nik,
erropa gehiago ere
badut oraindik. (bis)

Besteok sarri juergan
egun eta gaba,
eta zuretzat berriz
hainbeste traba.
Nere etxe ondoan
jo duzu aldaba,
hau da nere bihotzak
dakarren algara,
ta hori non, hara
nere abiada,
justizirik bada,
zu hola nola laga?
Nere traje onenez
jantziko zara. (bis)