Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1986-03-23 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Nom de la strophe:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eskuak latzak dauzkat
burua argia,
ta lanerako ez naiz
ni kobardia,
lan egiteko tresnak
guretzat zer dia,
atxurra eta pala
ta berdin gurdia,
komeri berdia,
guk hartu sardia,
bestentzat ordia,
Madrila erdia,
hara nora joaten dan
gure izerdia. (bis)
Zenbat behar ote du
gizon bakoitzeko,
bi mila eta bosteun
gutxieneko,
inpuestua geitxo
hortan degu kako,
egiten degu lana
ta besterentzako,
bakar batzuk lepo,
gu eskas ta seko,
hamaika sujeto
gu baino hobeto,
guk egin behar lana
haiek jateko. (bis)
Zergak izanagatik
derrigorrezkuak,
guztiak ez dirade
beharrezkuak,
alperrik gure atxur
pala ta zestuak,
Madridera doazte
guk egindakuak,
laztuta eskuak,
txit aldrebestuak,
ez dira justuak,
gure apustuak,
Madridean han daude
inpuestuak. (bis)