Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Mikel Mendizabal

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Iribar, Jexux "Olalde"
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda puntutan
Sujet proposé
Erromeria bukatu eta neska laguntza egin ondoren, tabernan egin duzue biok topo. Zer duzue kontatzeko?

Description

Air
Haizeak bidali du
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jexux Iribar "Olalde", Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Buelta egin eta
bagatoz honuntza,
Olalde
neska bati egin diot
gaurkoan laguntza,
Mendizabal
Nahi zenduen bezela
ein al diozu bultza?
Olalde
Nere kolpea ez da
gaur izandu hutsa.

Olalde
Zerbait merezi zuan
neskatxa lirainak,
Mendizabal
probatu al dituzu
beraren ezpainak?
Olalde
Ederki gozatuaz
musu ta mingainak,
Mendizabal
zerbait merezi gendun
horren mutil finak.

Mendizabal
Hola ibiltzen gera
batetik bestera,
0laIde
gazteak gaude eta
geurekin aukera,
Mendizabal
bueltatxoa egin da
azkenik etxera,
0laIde
berriz joateko ere
ondo geldiu gera.

OlaIde
Berarekin egin ditut
majinatxo bat hitz,
Mendizabal
nahiago nuke hori
gaur egia balitz,
0laIde
ai bizi moduan beti
ni horrela banitz!
Mendizabal
Nerekin gustatzen da
ta alperrik zabiltz.

Mendizabal
Neska horrentzako ni
bainaiz gogokoa,
0laIde
mutila zerade zu
koxkor antzekoa,
Mendizabal
ta zuri eman dizu
belarrondokoa,
0laIde
asko gustatu zaio
hari nere jokoa.

Olalde
Ilez rubia degu
ta begiz urdina,
Mendizabal
pentsatzen jarrita re
ai zer klabelina!
Olalde
Gustora zinake zu
harekin bazina,
Mendizabal
nik ere egiten det
hortan alegina.