Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lizaso, Sebastian
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Atzo gauean tabernan haserraldi batean betondoa beztu dizute zuri, Andoni Egaña. Gaur goizean zure medikuak espezialista batengana bidali zaitu eta hara non topo egiten duzun atzo zuri beztu zizun espezialistarekin, Sebastianekin.

Description

Air
Xarmangarria zera I
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-23 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Parrandan irten nintzan
neure borondatez,
mesedean zela ta
gertatu zen kaltez,
gorputz haundia baina
juiziorik batez,
izorratutzen dezu
konpontzeko partez.
Lizaso
Gehiegi edan eta
zelebre jokatu,
arrazoietan ez zan
askorik nekatu,
bi zerbizio ditut
ez leike ukatu:
neronek min eman da
neronek sendatu.
Egaña
Begiko ubelduak
egiten dit traba,
lasai antxean ez det
pasa gaurko gaba,
gure xalamatika
bukatuko bada,
zure patrikatikan
ordaindu pomada.
Lizaso
Gaur ere harro dator
lotsarik ez du ta,
alkoholaren indarrez
hau aldrebestuta,
ez zazu jarri saltsa,
ez jarri disputa,
joan nahi ez badezu
gaur biak beztuta.
Egaña
Ni tabernan nengon da
heldu zan haruntza,
ukabila gogorra,
kristoren gorputza,
igurtzita konforme
izan balitz hutsa,
toki onean dago
gaurko medikuntza!
Lizaso
Petral petral egina
arpegi ta moko,
tentatu ninuen ta
nola ez nun joko,
lan piska bat nahi nuen
nik e gerorako,
martxa honetan ez zait
sekulan faltako.
Egaña
Ederki astinduta
begien onduan,
gau osoa pasa det
aldrebes moduan,
juiziorik ez dago
holako munduan,
laister bukatu behar
dezu juzgaduan.
Lizaso
Auzia bukatzeko
horra nik aukera,
hemendik sendatuta
aterako zera,
baina berriz nerekin
ez sartu atzera,
ta pozik hartuko du
bajako papera.