Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
1986-03-09 Tolosa Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nom de la strophe:
KOPLEN MULTZOA
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ez dezu egiten grazirik,
zu horrela ikusirik,
nere arreba errukabea
hil zori utzirik,
zer zenduke merezirik,
ez bizitzeko grazirik,
bizia mezi ez duna pranko
badago bizirik. (bis)
Poza bihurtu laiotza,
hura lotsaren morrontza,
behartu eta jasan zuenez
aurkako ezkontza,
ia ia dago hilotza,
hura da gauza zorrotza,
errukabeei hau egiteko
nun dezu bihotza? (bis)
Asmo astun bat hurbila,
azkena izan dedila,
nere arreba utzi zenuen
leizean amila,
hura zan neska umila,
gaur dago penaz debila,
hargati ikusi nahiko zinduzket
derrepente hila. (bis)