Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (9. 1986)
Représentación
1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek biok igande oso desberdinak pasatzen dituzue. Zuk Sebastian mendian paseiatzen eta zuk Mikel nesken atzetik edo neskatan.

Description

Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1986-03-16 Bilbo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lizaso
Ez gerade ibiltzen
alkarren antzera,
igandetan biontzat
daukagu aukera,
zu neskaren atzetik
hor ibiltzen zera,
ni mendira joaten naiz
haizea hartzera.
Mendizabal
Haizea hartu eta
benenoa bota,
txori kantak entzunez
perritxikok konta,
baina neri mendia
gaur ez zait inporta,
neskatara banoa
ezkongai nagota.
Lizaso
Mendira juaten naiz
ni denbora pasa,
burua argitzera
garbituz arnasa,
neska kontua ez da
betiko jolasa,
kalean bilatzen du
nahiko kalabaza.
Mendizabal
Kalean aurkitzen da
nere esperantza,
hortxe ikusten ditut
Pili ta Arantxa,
mendira juateko
zertako zalantza?
Segitutik ez det nahi
mutil zaharren antza.
Lizaso
Zeuk nahi dezun artean
segi bide horri,
baina oztoporikan
ez jarri inori,
birikak zikin eta
begi denak gorri,
aspertzen zeranean
mendira etorri.
Mendizabal
Zu hemen ari zera
lata eta lata,
mendirako badaukat
aukera galanta,
ibil zaitez zerorri
mendian saltaka,
kalean ibiltzeko
baldarra zerata.