Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Lopategi
Nom de la strophe:
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Itsasora nik sarri
egin nuen jira,
begira zer dudan
gaur saritzat segira,
neure ezin honetan
hau da ikusmira,
begiratu nahiean
itsaso argira,
leihotik olatuei
jarri naiz begira, (bis)
hotsak entzuten ditut
baina urruti dira.
Lehenago beti arrantzan
gogoz egun ta gau,
hortan zaindu nituen
zenbait euskal arau,
eta zaletasunak
oraindik badirau,
baina errealitatez
gizaxo honek barau,
orain aditutzean
olatuen hots hau, (bis)
burutik oinetara
dardaran jartzen nau.
Ezagutu nituen
hainbat itsas bazter,
denen buru bezala
eskuin eta ezker,
orain nahi nuke baina
ez nezake ezer,
zaletasunez ezin
hil artean asper,
nire hiletatara
bazentozte laster, (bis)
errezatu Beltzari
hiru «Pater noster».