Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek aita eta semea zaituztegu: Lazkano aita, Lopategi semea. Lopategi semea drogaren atzaparretan eroria dago; derrigorrez behar duela eta dirua eskatu dio aitari droga erosteko.

Description

Air
Aita izena kanta beharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano
Lehen ere sarri eskatu dezu
ez da lehenengo notizi,
seme maitea giro honetan
gu ezin gindezke bizi,
famili dena hondatutzea
bait derizkiot itxusi,
hartu itzazu mila pezeta
nere bihotz eta guzi,
bokadilo bat jan zazu baina
drogarikan ez erosi. (bis)
Lopategi
Ene aitatxo zure sermoia
entzun dut mantso ta isil,
ni bezelaxe langabezian
aurkitzen da hainbat mutil,
eta hortatik sortu zaizkigu
denontzat hainbat maratil,
mutil ederra nintzen lehenago,
orain gaixo eta zurbil,
droga hortatik alde baino lehen
orain nahiago dut nik hil. (bis)
Lazkano
Lehendabizikoa hartu zenduen
etsairen batek salduta,
hau da mutilan jokabidea
edade hortara helduta,
beronek dio gazte jendeak
beste biderik ez du ta,
ez dezazula zeure burua
tranpa horretan izkuta,
mundua ez da oneratuko
zeure burua galduta. (bis)
Lopategi
Badakit hori arrazoia da
hori ez da, aita, broma,
beti zenduen gizon zintzo ta
leial jatorraren sona,
baina ez zenduen zure semeak
behar zuenikan soma,
beraz alperrik sermoi kantuan
une hontan zatoz hona,
ez zuk, ez bestek, ez bait dit eman
drogan dudan zoriona. (bis)
Lazkano
Horra noraino iritsi zeran
bizipozan eskasian,
mundu guzia baztertu eta
dabil beste galaxian,
gizatasunak galdu ditu ta
abereekin nahasian,
ama ta biok ez gera jarri
bizimodu errezian,
negar malkotan beharko degu
geure bizitza guzian. (bis)
Lopategi
Zure babesa estimaturik
bizi nintzen ni antzina,
baina sarritan hurbildu eta
e(g)iten zenidan muzina,
gazte zorotzat neurtu ninduzun
zu zintugun gizon fina,
berandu xamar zatozkit aita
lehenago heldu zen ezina,
drogan ez nintzan inoiz jauziko
ondoan egon bazina. (bis)