Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Millan Telleria
Nom de la strophe:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Langabezian nengoan eta
ni horretara behartu,
aspalditikan neukan asmoa
eskerrik ere burutu,
lehendabiziko telefonotik
ta gero etxera sartu,
ta diru kutxa zegoen arma(r)io
hartaraino inguratu,
baina nahi nuen bezela dana
nola ez zeikean gertatu,
nik hogei duro utzi nituen
ta hogei mila duro hartu.
Joandako leku danetan beti
ondo bete det papela,
lapur kontuen beti izan naiz
artista eta itzela,
horretarako pausoa zertan
emango nuen bestela,
nik nerekiko pentsa nezake
naizela lapur ergela,
nik hogei duro ahaztu nuen da
zein jokabide ustela,
baina ni pentsa lapur kontuan
ez nago lapur motela.
Lapurra ez da inoiz izaten
bihotz ta odol botzeko,
ta itxaropena eraman nuen
poltsikoa berotzeko,
ausardi danak izan nituen
zegoen dana hartzeko,
eta aurretik nuen asmoa
itxuretan amaitzeko,
zuzenbidea amonarena
zinez nator aitortzeko,
nik hogei duro utzi nizkion
limosnatan botatzeko.