Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II"
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lapurretako asmoa hartu
nuen halako baten da,
nere idea egia esan
batekoz beste irten da,
ezer ez dagon leku hoietan
damutu behar izaten da,
ez naiz atrebitu etxe hortan
ezertxo ere hartzen da,
haurrak jazteko erroparik e(re)
beren mende ez zuten da. (bis)
Eskua eransten hasi nintzan,
bai, baina ezin nun segitu,
nola nintzaden hura ikusita
hain harritua gelditu,
nola batera, hala bestera,
goi ta behe dana begitu,
orduan nuen gauza triste bat
nere barruan sentitu,
zuten pitina poltsikuratzen
ez nintzan ni atrebitu.(bis)
Holakoren bat pasako zaie
era hortan dabiltzana(r)i,
lapurreta (e)re gaur egun ez da
joaterikan nora-nahi,
ni behintzat handik ez nintzan
izan ezertan hasitzeko gai,
ta horregatik dirua utzita
kanporatu nintzan lasai,
nolatan kendu neuk baino premi
haundiagoa duana(r)i? (bis)