Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Telleria, Millan
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Etxe bereko bi anaia zarete, Telleria lan bila dabil aspaldian eta Mendizabalek lau ordu extra sartzen ditu egunero.

Description

Air
Loreak udan ihintza bezela I
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Millan Telleria

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Telleria
Hemen batzuen abuso horrek
gauza onikan ez dakar,
lehenago indar hartu zuenak
gaur ere oraindik indar,
hamalau ordu edo hamabi
eginez egunen zebar,
zuk danak jan da gainontzekoak
ez al degu bizi behar.
Mendizabal
Fabrika baten saiatzen naiz ni
lana daukagu gainezka,
horrexegatik sartzen ditugu
egunero lau bat extra,
nere anaia paroan edo
zurekin badaukat kezka,
beti lan bila zabiltza baina
beti lanaren iheska.
Telleria
Zure ordezko joango naizela
esaten det egunero,
ta azkenean honelakorik
ez nuen asko espero,
zuk ordu extrak sartzen dituzu
egunero lau bat edo,
neretzat ez da asko izango
zuk danak eginez gero.
Mendizabal
Ez nuke nahiko zu hondatuta
zuri behintzat lanik kendu,
nere postua badaukat eta
hori behar det rnantendu,
zu etxetikan haruntz ta honuntz
egunero bai aldendu,
jadanik zerbait izango zendun
gogoa izan bazendu.
Telleria
Anaia oso aldatzen zoaz
ta dauzkat buruhausteak,
zenbat lekutan egin ditudan
lan apur baten eskeak,
zuk horrenbeste balioko det
hala daduzkat usteak,
lana zer degun probatu gabe
zahartuko gera gazteak!
Mendizabal
Neronek ere sentitutzen det
kezka horretxen ikara,
egun guztia lanikan gabe
ta kezketarako gaba,
egoera honen erru gehiena
zuk daukazu beharbada,
txarragoari heldu behar zaio
onik azaltzen ez bada.
Telleria
Txikitandikan saiatua naiz
lana ez da nere mamu,
izanez gero hortan saiatu
ninteke oso ondradu,
oraindik gazte naiz hortarako
sekula ez da berandu,
zeinek emango ote zidan ne(r)i
dirua eskatu banu.
Mendizabal
Diru eskean jarduten zera
gure etxean askotan,
zure bizitza nolakoa dan
aipatu nahi det ahotan,
saiatuko naiz zerbait badagon
nabilen fabrika hortan,
puesto txiki bat lortuko dizut
baina fin saiatzekotan.