Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Nikolas Zendoia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Auteurs
Larrañaga, Anjel
Zendoia, Nikolas
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Zendoia, borrokan ari zinen beste batekin, eta Larrañaga etorri da eta apartatu egin zaitu.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Nikolas Zendoia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zendoia
Gauzak gertatzen dira
tartean, tartian,
zuzen ibiltzen edo
saiatu gaitian,
txatxu txima luze bat
hasi atakian,
letxe bat eman ziot
su ta gar da kian,
hil behar diat hau ta
utzidak pakian!
Larrañaga
Ez zaitezela hasi
laguna kezkatzen,
boseoan jarduna
lehenago omen zen,
burrukan hasi zera
eta ni bildurtzen,
Nikolas ni eskerrak
arrimatu naizen,
bestela bertan txiki
egingo zinuzen.
Zendoia
Nerekin sartzeko zun
nahikoa ausardi,
zegon lerde jario
gainera izardi,
erakuts a(ra)zi dizkit
buruko giltzaldi,
erakutsiko dizkat
ezker da eskubi,
gaur ikasiko ditu
senperrak eta bi.
Larrañaga
Indarrez badezute
zerbait aldakuntza,
harek txiki bizkorra
zedukan gorputza,
indarrez ere berriz
bazeukan laguntza,
zu urrutira botaz
nahiz graxi bultza,
burrukako gutxi da
maIaletxe hutsa.
Zendoia
Lagun eman dizkazu
zuk aholku pilak,
baina toriatzen nau
alboko mutilak,
ta eman nahi dizkiot
erantzun umilak,
azpi aldetik gora
kolpe biribilak,
bapo kuxkurtuko du
nere ukabilak.
Larrañaga
Konforme gelditu da
berea esanda,
baina heldua zaizu
eskertzeko txanda,
xelebrea izan da
hauen propaganda,
txapeIketa kontua
hasarratzeko zan da,
konpondu zai(te)zte ondo
eskua emanda.