Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita, Imanol Lazkano
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano
Seme maitea ikasi zazu
oraindik gorri nagola,
sekula ez det baztertu izan
gazte aroko eskoIa,
orain semea ikusitzean
denen gainetik dagola,
kezka bat daukat edango ote dun
langilearen odola. (bis)
Enbeita
Aita zuk beti agertu duzu
gizon zuzenen patxara,
nire postua dala ta zertan
orain hainbeste algara,
hartu nituen irakatsiak
batere ez ditut laga,
langileak nun lan egingo du
enpresarikan ez bada? (bis)
Lazkano
Erakutsian hutsegindako
kezkarik ez dadukat nik,
baina semeak ez du onartzen
bere aita zaharra(re)n planik,
ondo ordaintzen ez badituzu
langile gaixoen Ianik,
ez dezazuIa inun kontatu
nere semea zeranik. (bis)
Enbeita
Lehen esan dizut gogoan daukat
zuregandik ikasia,
ez pentsa aita igertu denik
erein zenuen hazia,
nere eskuan eduki nahi dut
ahal dudan indar guzia,
enpresetatik kendu dezadan
dagoen injustizia. (bis)
Lazkano
Arrazoi dezu gauzak horrela
zuzendutzen ahalegindu,
baina gertatzen denarekin gaur
aita honek nahiko min du,
baldinbait ere kontzientzirik
ez dezazuIa zikindu,
kontzientzia galtzen badezu,
ia zureak egin du. (bis)
Enbeita
Kontzientzia zeuk emon zeustan,
ez diot egingo uko,
geroan argi ikusiko da
Gernika dago Iekuko,
on eta txarrak pentsatu ditut
puestua hartu orduko,
seme honekin sekula santan
zu ez zara damutuko. (bis)
Lazkano
Mundu hontako diferentzia
ikaragarria dabil,
gutxi batzuek harro dabiltza
ta hainbeste mila umil,
eta zuk ere ez zazu jarri
aurrera hainbat iskanbil,
harrapatuta dirutu baino
hobea da goseak hil. (bis)
Enbeita
Gaur arte beti ikusi dugu
enpresatan malezia,
baina etxean ikasi nuen
nik nola gendun bizia,
inbertsiotan gastatuko dut
irabazten dan guzia,
ia apurka gutxitzen dogun
daukagun langabezia. (bis)