Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Millan Telleria
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Millan Telleria
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Askok bezela sumatzen nuen
bihotz barnean hutsuna,
bila nebilen eta azkenik
topatua det laguna,
herri jaietan aurkeztuaz ta
izeba batena juna,
eta azkenik orain kenduta
beretzako hartu duna,
diruagatik ezkontzen dira,
hori ez da maitasuna.
Nere eskura zegoen gauz bat
orain betirako kendu,
bihotz barrendik hurbil zebilen
iadanik ia aldendu,
lor nezakela ematen zuen
gaur ezina ematen du,
nere mutila ez dezaket nik
gaur maitasunez mantendu,
izeba zaharra hobe zenduen
beste bat hartu bazendu.
Maitasuna (e)re ibiltzen zaigu
traizioen jario,
mutilik gabe geratua naiz
aurkezpen hori medio,
negarti nago eta bizitza(r)i
aurre egin behar serio,
egia da bai fin izateak
bate ez dula balio,
nahiago nuen nik Mañukorta
hari aurkeztu banio.