Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere ustetan zorion asko
etxe haretan zigurrak,
diru morduak garai bateko
zilar zaharrak eta urrak,
baina hala ere orain hartu nau
golpe batean bildurrak,
egi garbiak esango ditut
jatorrak eta zigurrak,
ez dan tokian ezer osterik
nola ez duen lapurrak.
Lapurretara asko e(g)iteko
zakua(re)kin iritsita,
ezer e(re) ez det hemen topatu
etxe dana ikusita,
alper-alperrik jaunak egin det
pobriengana bisita,
hemendik ihesi joan behar det
lapurreta(re)kin etsita,
nere poltsikotik ai hogei duru
hor zeuentzako utzita.
Etxe hontara ni etorri naiz
nere burua(re)n kaltera,
ezertxo ez dan tokian inork
ezer ezin du atera,
baina argi bat nere buruan
hemen sartu da batera,
ta orain nua nere bidea
hemendikan aldentzera,
pistolarekin azkar nijua
Aurrezki Kutxa batera.