Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Joxe Mari Lertxundi
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Joxe Mari Lertxundi
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lertxundi
Entzun zaidazu arren
gaur senar noblia,
oraingo hori dezu
lanteri pobria,
almuada hori da
bizirik gabia,
alboan badaukazu
ho(r)i baino hobia.
Mañukorta
Amesetan nebilen
hainbeste histori,
arduratsua baida
txapelketa hori,
golpia jaurti eta
albora erori,
baina bigarrenian
helduko (d)izut zuri.
Lertxundi
Azpian hartzen dezu
almuadan ertza,
pentatzen jarrita (e)re
hau lanteri beltza,
ni (e)re iribiriz nago
ez zazula pentsa,
egi bihurtu zazu
lehenbailehen ametsa.
Mañukorta
Ames eta zirrika
hainbeste armoni,
zerbait gauz egitia
da bio(r)i komeni,
indartsu eta leial
abila nago ni,
ta buelta eman zazu
Joxepa Antoni.
Lertxndi
Pronto jarrita, senar,
emaztea hemen,
ez dakit dadukazun
behar hainbat kemen,
nik pentsamentu hontan
lehentxego nebilen,
ez ote dan ahaztuko
iritsi baino lehen.
Mañukorta
Sasoi oneko nago
nago igarria,
edozertako ere
hain gertu jarria,
abilidade ona
ez daukat urria,
ta ondo beteko det
zure egarria.
Lertxundi
Goxo goxua nahi det
nik orain hasera,
eta aurrera eraman
betiko klasera,
nik ez det estimatzen
ez saio luzera,
bi musu emango (d)izkizut
portatzen bazera.
Mañukorta
Biok zaleak gera
nik ezin ukatu,
zer gauz politak diran
atera ta sartu,
gizona egiten da
indarrez osatu,
zer postura nahi dezun
oin zuk apartatu.