Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxe batera sartu nintzan ni
lapurretako langintzan,
gauza askota(ra) behartzen baita
gizona bere bizitzan,
eta ikusten han nenbilela
ni jarri nintzen peskisan,
nola han ere gauza haundirik
barruan ez nuan izan,
errukiturik zerbait utzita
handikan atera nintzan.
Lapurreta hori sortu zitzaidan
nere bihotza(re)n erdira,
pentsamentua(r)i era hortantxe
nik eman nion segira,
etxe horreta(ra) joan nintzan da
eman hainbat jira-bira,
esku hutsetan egina daukat
nik handikan erretira,
etxe huts hoiek lapurrarentzat
jaunak alperrikan dira.
Lapurreta hori prestatu nuan
nere aldetik nik garaiz,
baina ez naiz hortikan ertena
jaunak ni aurpegi alaiz,
berriro ere pentsamentu hau
etortzen zait neri gaur maiz:
era horretan aberastea
Iapurretatik daukat gaitz,
ni hurrengoan banku batera
lapurretara joango naiz.