Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Enbeita, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Bizitza guztia itsasoan eman duzu: Gaur egun ohetik mugitu ezinez zaude. Leihotik sartzen zaizu itsasoaren olatu hotsa.

Description

Air
Munduko ilunabarra
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-12-17 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eztarrian dut mingotsa,
hau atsekabe zorrotza,
heldu zen gaixo arrotza,
esaten ere naiz lotsa,
hainbat urtean bizia truke
itsaso hortan morrontza,
gaur bi begiak lausotuak ta
dardaran daukat okotza,
ezin dut kanta, ezin dut esan,
lehertua bait dut abotsa,
leiho ertzetik entzun zaitudan
itsas olatuen hotsa,
etorri zaitez laztan ezazun
elbarri honen bihotza. (bis)

Zure gatzaren aparra,
zure olatu indarra,
zure kresalaren garra,
daukat aitortu beharra,
zenbat urtetan zure altzoan
itsaso eta izarra,
zure hotsean gaur etorri zait
gazte aroko hitz-parra,
zure altzoan laztandu nuen
hegoa eta iparra,
mogitu ere ezin naiz egin
hau da nere zoritxarra,
zure altzoan nahi dut atseden,
hauxe dut ames bakarra. (bis)

Azken mezuaren ezkil,
zaratatsu edo isil,
beti gugana zaigu bil,
eta ez nago hain trankil,
heriotzaren sega luzea
nire orpoetan dabil,
azken arnasa ikusten nago
nire bihotzetik hurbil,
zu izan zinan gazte denboran
nire ames danen gurpil,
azken desio bakar bat daukat
ta bera eskatzen nabil,
zuk eman zenidan bizia eta
zeuregan nik nahi nuke hil. (bis)