Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (10. 1989)
Représentación
1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Larunbat gauean sartu zara neska gazte batekin zeure kotxean eta hor eraman duzu txoko batera. Egunsentian esnatu zarenean, lurrean zaude bakarrik, ez kartera ta ez kristo.

Description

Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1989-11-26 Azpeitia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neskatxa horri esan beharko
hurrena bejondeizula
nun ote dago nere kotxe xahar
gorriaren matrikuIa?
Gorputzez zegon eder askoa
titi aldetik mardula,
oraintxe egin dit burla,
ez nun espero sekula, (bis)
ta utzi didan tristura hori
ezingo det disimula,
egia zion neskatxak oso
oso maitatzen ninula. (bis)

Goxo antzean esaten zidan
hau, hori, eta halako,
zorionetik une hoietan
ez nenbilen oso plako,
goiz alderaino iritsi eta
horrenbeste negar malko,
bera ihes joan dalako,
hementxe utzi nau plako, (bis)
nolanahi ere estrapuzu bat
guztiz normala dalako,
pasadizo hau izango al da
nere eskarmenturako! (bis)

Bihotz taupadak sentitzen nitun
ehun da hogei minutuko,
nexka horrekin zoriona (e)re
sumatzen nuen gertuko,
kantzontzilotan utzi nauela
zuek zerate lekuko,
sorgin harek hainbat truko,
erabili eta uko, (bis)
ez kotxerikan, ez karterarik,
nahiz ez dedan bilatuko,
igaro dedan goza aldia
inortxok ez dit kenduko. (bis)