Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
1989-12-03 Gernika-Lumo Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Mikel Mendizabal
Nom de la strophe:
Neurri luzekoak
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Neska gaztea sasoi onean
eta ahoan irria,
festa batzutan bilatu nuen
nere kontsolagarria,
izebatxo bat banuen eta
harek zeukan egarria,
hura ongi etorria, (bis)
egun haretan egunarekin
nago penatan jarria,
hobe nuen aurkeztu ez banu
nere nobio berria. (bis)
Joan gintzaizkion bere etxera
arratsaldeko lauretan,
izeba xaharra dotoreturik
aurkitu genuen bertan,
zer nahi genuen jan da edana
ez zun hutsegin ezertan,
bere asmoen bueltan, (bis)
gaur berarekin dago mutila
ta hara zer pena detan,
hortik pentsatu zenbat indarra
dun diruak mundu hontan. (bis)
Mutilarekin neramazkien
hiru-lau bat hilabete,
aurkeztu nion eta koIpetik
izeba xaharrak atake,
ekintza horrek ekarri izan dit
neri horrenbeste kalte,
izan ote da suerte? (bis)
Lagun berri bat bila beharko
ez baidabilzkit aparte,
nere txarrean alaitutzen naiz
zoriontsu bazerate. (bis)