Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (5. 1991)
Représentación
1991-12-22 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuek herriko alkatea eta herritarra zaituztegu. Andoni Egaña alkatea eta Peñagarikano herritarra. Herriko lekurik politenean txalet bat egin nahi zenuke zuk, Peñagarikano. Aurreko alkateak baimena eman zizun baina oraingoak, Andonik, ukatu egin dizu.

Description

Air
Txoriak eta txoriburuak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1991-12-22 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Aberats batek askotan dauzka
bai bula eta bai dispentsa
orainartean baietza zendun
orain bihurtu ezetza,
ezkerrekoek hartua degu
herri hontan alkatetza,
akabo zure txantxulloa ta
akabo zure ametsa. (bis)

Peñagarikano:
Orain zergatik esaten dezu
ezkerrekoa zerala?
Jaun da andreok, zeinek ulertu
hemen dagon martingala,
harek utzi ta honek ukatu
gauza gertatu da hala,
Nik uste nuen P.N.V. ta
"S.O.E." lagunak zirala. (bis)

Egaña:
Politikaren alde hortatik
dabil horrela horrela,
"S.O.E."-korikan ez dago hemen,
ez zaite izan txepela.
Txaleta tranpan egin nahi zendun
Bertin Osbornek bezela,
uste al dezu oraindik ere
Francon garaitan gaudela? (bis)

Peñagarikano:
Koadrila hau ez degu behintzat
orain batere bapoa,
ni "mekaguenka" hasi naiz eta
gaur jaurti dizut takoa;
barkatu baina zu bai zerala
"txiripitiflautikoa",
gaur zuk zergatikan galerazi
lehen aprobatutakoa? (bis)

Egaña:
Patrikak bero dituen harek
buruan hamaika haize,
aberats hori jarria dago
bere txaletaren gose.
Hitz raro eta "mekauenekin"
arituagatik luze,
esku hutsikan joango zera
ailegatu bezelaxe. (bis)

Peñagarikano:
Udaletxean somatzen degu
makina bat astakirten,
esku hutsik joan beharko dedala
esanez ez zaitez irten.
Don Antoniok neri jartzen dit
gaur odola irakiten.
Nik permisoa ordaindu nuen
utzi zaidazu egiten. (bis)

Egaña:
Ez zendun izan terrenoaren
egokieran arreta
eta denuntziz beterik daukat
mahai izkinean karpeta.
Zeure diruaz neroni ere
egin zaidazu txaleta
eta orduanb alda ditzaket
partidua ta txaketa. (bis)

P.N.V.-ko ta sozialistak
daude betiko kazuan,
bertsolari bat etorri eta
honek lotu du lazuan.
Orain txaleta ezin dut egin
eskatu nuen auzuan,
madrileño bat etorri balitz
baietz esango al zuan? (bis)