Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-11-05 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-11-05 Ataun Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Elortza, Jose Ramon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Haurra zara, herriko jaiak dira eta zure lagun guztiak pozik dabiltza barraketan gelditu gabe. Zu, horretarako aukerarik ez duzulako, txoko batetik begira zaude.

Description

Air
Bizia ez da nehoiz egoiten
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-11-05 Ataun Txapelketa [Bertsoa] / Jose Ramon Elortza

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere lagunak festa ikusi
barraketara abia,
batek kotxea aukeratu du
eta besteak zaldia.
Aukera bera izango banu
neretzako gaitz erdia!
Hoiek ikusi ta hauxe diot:
nik ere badut premia!
Biak batera uztartzen zaizkit
amorrua ta inbiria.

Nei bost bat duro emanak dizkit
gaurko goizean amonak,
bihotz bihotzez eskertzen ditut
hark emandako txanponak.
Bainan inolaz ezin ase nik
hemen nere zorionak!
Aitak'e zerbait eman nahi luke
bainan soilik esker onak,
bere sementzat ez du izaten
langabezian dagonak.

Nere lagunak hortxe dabiltza
barraka hoietan jo ta ke,
hango zaldi ta kotxe txikiei
ez dakit zenbat atake!
Aldamenetik haiei begira
hementxe nago aparte.
Bainan hala're gaurko honetan
zoriontsu egingo naute,
hortxe ibili ta neretako
globo bat badakarkite.