Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
1995-05-05 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Sarriegi
Helikoptero hontan
noizbait sartu nendin,
nire buruari nik
egin nionez zin,
aukera eder honi
muzin egin ezin;
erreportaiatxo bat
behar bait det egin,
National Geographic
esistitu dedin.
Mendiluze
Danborraz jarri gera
honen esperoan,
gerrarako gogoaz
itxura beroan.
Lehen karabelan ta gaur
elikopteroan,
guretzako kaltera
suertatu geroan
ta hobe du datorren
bidetikan joan.
Sarriegi
Toki honetan daude
hamaika istori
ta etortzeko izan det
horrenbeste zori.
Grabatu det lehen tximo
jirafa ta txori.
Nondik ote da horra
berantza erori,
begi urdinak dauzkan
orangutan hori?
Mendiluze
Helikoptero hortan
badator gaztea,
nonbait gura bait zuen
hemen ikustea.
Guretzako ez al da
istori tristea?
Arren bete ezazu
gaur gure eskea,
lagundu nahi badezu
pakean uztea.
Sarriegi
Hara zer esan didan
tximuak kantuan,
ez naiz asko fidatzen
zure talentuan
ta erori zaitezen
zu eskarmentuan
berriz ez zera egongo
oraingo kontuan,
telebista ikusten
dezun momentuan.
Mendiluze
Zu zaude telebistan
noiz agertuko zai,
guk horri ez diogu
inoiz hartu usai.
Gure herriska hontan
bizi gera lasai,
eguzkipean bero
ta euripean blai,
telebistarik ez det
ta ez det izan nahi.