Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Zelaia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-11-26 Errenteria Txapelketa
Gai-emailea
San Sebastian, Xabino
Bertsolaris / Auteurs
Mendizabal, Mikel
Zelaia, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Aita semeak zarete, Zelaia aita eta Mendizabal semea. Mendizabal semeak gauza guztietan onena izan nahi du. Zu, Zelaia, kezkaturik zaude. Hiruna bertso Zelaia hasita.

Description

Air
Espainian behera
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-11-26 Errenteria Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Zelaia

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zelaia:
Lehen ikasketak ziren
aitan oztopoa
eta parranda nuen
oso gustokoa.
Baina begira nola
irten dan jokoa,
dena ikastea da
moda bat gaurkoa.
eta aterako zait
seme perfektoa.

Mendizabal:
Eskolako neurria
ondo det igaro,
kiroletan ere ondo
ari naiz zeharo.
Konpetentzia doa
geroz ta gorago,
onena izan nahi dut
hemengo ta hango.
Hemen normalarentzat
lekurik ez dago.

Zelaia:
Gauza guztitan ondo
dabil nola hala,
solfeo ta inglesean
ez degu makala.
Kirolak futbolean
ta baita ere pala,
beste zerbait ikasi
nahi du berehala.
Besteak bai baina zu
ez zera normala.

Mendizabal:
Ni normala ez naizela
esan dezu danba,
hobea espero nun
zure propaganda.
Hemen guztiontzako
iristen da txanda.
Harrigarri samarra
egia esanda,
halako aita baten
semea izanda.

Zelaia:
Gaztetatik semea
hain gendun amesti,
beti destakatu du
dohai eta guzti.
Baina horrek ondorio
kaskarrak dakarzki,
gauza bat har ezazu
ta saiatu noski,
ez hamaika gauz eta
hamaiketan gaizki.

Mendizabal:
Hamaika gauza eta
ez dira errazak,
denak ondo eginez
harturikan antzak.
Uxatu nahi dizkizut
dauzkazun zalantzak,
nik urratu nahi ditut
gorengo urratsak,
tapatu ditzakedan
etxeko akatsak.