Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jose Luis Urdangarin
1995-11-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jose Luis Urdangarin
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Olaso:
Nere bizitzan, mendian puntan
sortu dedan eragina,
hainbat egarri etorri danai
kendu ohi diet samina.
Ta zu're orain nereganaino
heldu zera alajaina!
Nere beharrik ez zenedukan
zeu ona izan bazina.(bis)
J.L Urdangarin:
Belarri hontara mina eginez
etorri zait zure hitza,
nahiago nuke mendi honetan
beste iturririk balitza.
Aizu, mesedez, ez zaitez orain
erraz nere aurka mintza!
Azken aldian, nere kolore,
berdinarekin zabiltza.(bis)
M.Olaso:
Zuk neregana etorritzea,
ez zenedukan ahaztuta,
piskak mejoratu nahi zenduke
hemen nigan freskatuta.
Hor honuntza zu etorri zera
beste norbaitek hartuta,
kolorea du betz beltza eta
gaina botika nahastuta.(bis)
J.L Urdangarin:
Gaurko honetan jarria naute
nahiko iturri merkean,
hori esaten det nere ondoan
dedan ura ikustean.
Nere iritziz, hemen jartzea,
izan da nere kaltean;
hau da hau nazka, hartzen dedana,
zapaburuen artean!(bis)
M.Olaso
Eta inor'ek ez dizu esan
zapaburuei heltzeko,
azken aldian, nahiz ta urritu
oaindik ez dago galtzeko.
Zu eran eta jende gehiena
jarritzen dezu trantzeko,
gero tragoa nei eiten didate
zure gustoa kentzeko.(bis)
J.L Urdangarin:
Zure ondoan, egon beharraz,
guztiz nazkatuta nago,
magal hortako zikinkeri ta
goroldioen esklabo.
Orandik epel, epel naukazu
nahiz ta itxaron luzaro;
bazkaltzen hasi nahi dute eta
eman presio gehiago!(bis)