Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-12-17 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Zelaia, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Mendiluze denda handi baten jarri zaituzten Olentzeroren irudia zara. Gauean Zelaia sartu da lapurretara. Hor zaudete biok aurrez aurre. Hiruna bertso Mendiluze hasita.

Description

Air
Arratsalde on lehendabizitik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-12-17 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Haur denentzako hemen badago
gutxinez jostailu bana
eta guztiak eramatea
gaurkoan zure afana.
Bainan umeen pozarentzako
hara zer nolako zama,
zuk lapurtzea neronek eman
beharko nien poz dana! (bis)

Zelaia:
Pistola duen inor ez dago
ta arituko naiz lasai,
hartuko ditut erropa danak
eta pitxiak ere bai.
Baina Olentzero zauden lekuan
egun gehiagotan jarrai,
nik ez bait nuke ume guztien
ilusiorik ohostu nahi! (bis)

Mendiluze:
Zuk asmo on bat badezu behintzat,
eta hainbestean grazik,
baina okerra bihur liteke
hori ondo egin ezik.
Ilusiorik lapurtu nahi ez
ez zabiltza zuzen kasik,
ni ez naiz haien ilusioa
nere opariak baizik! (bis)

Zelaia:
Opariren bat hartuko dedan
beldurtu egin al zara?
nik ume denak maitatzen ditut
eta ez izan ikara!
Beraientzako opari pila
sartuko ditut poltsara
ta bihar bartan jardun behar det
neuk Olentzero gisara.(bis)

Mendiluze:
Lapur zintzo bat azaldu zaigu
egon beharko det lasai...
aspaldidanik nengoelako
ni horrelako baten zai.
Zuk Olentzero papera egin,
benetakoarentzat jai!
Umeentzako opari eta
Olentzerontzat ere bai.(bis)

Zelaia:
Gau iluna ta laban txiki bat
dira neretzako armak,
biharko egunez poztu nahi ditut
beharrean diran danak.
Pitxi ugariz eta larruzko
jantziaz datozte damak,
lehen ere opari nahiko badute
hona etortzen diranak!