Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (6. 1995)
Représentación
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Madariaga, Joxepa
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Igandero mendiz mendi ibiltzeko ilusioa besterik ez zenuen. Medikuak hori ere galerazi egin dizu. Gaur igandea da eta betiko orduan esnatu zara.

Description

Air
Leiho ertzetik entzun dezaket
Nom de la strophe
Neurri luzekoak

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Neurri luzekoak 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igandea da eta jaiki naiz,
garaia banuen tira!
Leiho ertzetik antzematen det
eguzkiaren dizdira,
zazpiterdiak eta eguna
oraintxe argitzen ari da.
Ni ezin joan mendira,
naturan erdi erdira. (bis)
Aldapan gora igo ezina
gutxi balitza sikira,
neure burua torturatzen det
argazkiei begira.

Argazki hauek badira nahiko
nere barrena hausteko
eta urtetan izandu dedan
amets ona zapuzteko.
Ez dut errurik neronek baina
ez nago prest joateko,
baina nahia det beteko,
alaba dala tarteko. (bis)
Kotxea hartu ta mendi puntan
utzi nazazu hasteko,
gora bidea ez ikusi arren
goitik behia ikusteko.