Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-09 Andoain Txapelketa
Gai-emailea
Tolosa, Gorka
Bertsolaris / Auteurs
Sarriegi, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Adina baduzu eta gogoa ere bai. Gustura izango zenuke zeure ume bat. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-09 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogei ta zazpi urte abenduan
komeni zait esatea
beteko ditut ta noski hori
ez da neretzat kaltea.
Sarri ondoan amestu ohi dut
neska edota maitea
baina oraingoz suertatu ohi zait
karga neuk eramatea.
Gustatuko zait ingurukoen
umeei musu ematea
azken batean haien bizitzan
nik ere badut partea
ta parte hori nere bizitzan
ez nuke nahi apartea
jakin nahi nuke zer den norbaiten
aita ni neu izatea.

Sarri askotan jarri izan naiz
ispiluan bare-bare
ta gizontxo bat lehen haurra zena
ikusten det parez pare;
jadanik banaiz langile edo
banaiz soldataren jabe
dena neuretzat hartzea ere
iruditu ohi zait grabe.
Sentimentuok adierazteko
sentitu arren herabe
ez da erreza berau amesten
inori kontatu gabe
ume txiki bat nahi dut neuretzat
neure altxor egiz neure
ta beragatik galduko nuke
gauetako loa ere.

Murriztuz doaz aukerak eta
aurrera doa denbora
maiteen bila ia goizero
inguratzen naiz leihora.
Aita izan nahi duen mutila
hori ez da gaurko moda
baina hala're oso gustora
egingo nuke aproba.
Nahiz ta agian kuadrilakoak
egiz erabat aztora
erdi korrika igo nahi nuke
etxeko eskilaran gora
eta benetan begi parea
ikustekoa izango da
nere amari esandakoan
"Hauxe da zure biloba".