Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-02 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Martin, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Dozena bat arrosa bidali dizute gaur etxera. Txarteltxoak honela dio: "Orain arte asko maite izan zaitut". Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Nom de la strophe
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-02 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Martin

Nom de la strophe:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egin dezadan lehendabizi
pixkat denboran atzera
duela hiru urte hasia
neska batekin batera
azkenaldian eduki dugu
horrenbeste gorabehera
ezin ukatu gure harremanak
egin duela txarrera
baina holako detaileekin
etortzen baldin bazera
zuk orain arte maiteko nauzu
ta nik hemendik aurrera.

Ez dakit ziur maitasun ezan
edo rutinan esklabo
baina bolada txar hontan sartu
samarrak gaude luzaro.
Dula hiru egun esan genuen
"Gure artekoa akabo!
Guztiz suntsitu aurretik dena
amaitzea dut nahiago".
Baina halere larrosa hauei
ura emateko prest nago
maitasun hauxe zimel ez dadin
larrosak baino lehenago.

Lore sorta hau eskutan hartu
eta jarri naiz urduri
hiru larrosa gorriak ditu
eta txuriak ditu bi
ta aurpegia ipinia zait
larrosa hau bezain txuri
baina larrosak arantzak dauzka
ta ez daude horren guri.
Behatzen zasta! egin dut eta
odol tanta bat isuri
oraindik ere sufritzeko asko
geratzen dela dirudi.