Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin
2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Jon Martin
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Martin:
Finalan atarian
dago porra dantza
faboriton artean
jarri naute antza
beti nere aldera
makurtu balantza
Iruna joateko
badut esperantza
ez nuke puskatu nahi
denen konfidantza. (bis)
J.M. Irazu:
Kinielak sortua
hainbat konpromisu
isiltasun tristean
hementxe naukazu
hemen bi pankarta're
hor bertan dauzkazu
nahiz ta porra guztitan
azaltzen zeran zu
porrakazo galanta
hartu behar dezu? (bis)
J. Martin:
Hainbat pankarta daude
ixkin eta ixkin
"Martin torri gaituk" hor
jarri dute fin-fin
hor azken geltokira
datozte nerekin
zergatik den guztia
nahi baduzu jakin
gaurko saioan segi
ezazu Jon Martin. (bis)
J.M. Irazu:
Segi segiko dezu
baina disimula
probabilitateak
ez leizke kalkula
ezkutuan'e egin
leike lan mardula
laroita hamaikakoa
gogora zazula
faborito ez zanak
irabazi zula. (bis)
J. Martin:
Bat baino gehiago hor
Peñari jarraika
baina nik hark adina
ez dezaket maita.
Aipatua duzu gaur
larogeita hamaika
hori urruti dago
esan duzu nahita
Jon Martin goatzeko
gaztegia baita. (bis)
J.M. Irazu:
Nik ere badakit bai
gaztea zinela
baino kantatzen dezu
zaharrek bezela
jakizu oroimena
gaztekoa dela
tratu bat proposatu
nahi dizut honela
zuretzat kinielak
neretzat txapela. (bis)