Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-10-25 Oñati Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Elustondo, Nerea
Izagirre, Iñigo
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Nerea, bertso saioko entzuleen artean etxekoak eta adiskideak hurbil izatea nahi izaten duzu, animoak ematen dizkizutelako. Iñigok, aldiz, nahiago du ezagunik ez izatea inguruan.

Description

Air
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-10-25 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Iñigo Izagirre

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo:
Oholtza gaineko momentu hauek
ez dira izaten eztiak
patxada eta lasaitasuna
direlako garestiak;
ta gaizki samar joanez gero
nere bertso abestiak
haien irriak gozatzen dizkit
barruko trauma guztiak. (bis)

I. Izagirre:
Besteen irriek sortzen dizute
orduan poza nahikoa
baina ezagunak aurrean eta
ez dut oso gustokoa.
Nere aitak beti esaten baitu
"Gaizki dabil mutikoa".
Igartzen da bai zure ingurua
ez dela hain kritikoa. (bis)

N. Elustondo:
Zure esana ez ote degu
ekibokatu samarra?
Neronek ere jasoagatik
familiaren marmarra
ama atake baten zorian
nerbioak barra-barra...
konturatzen naiz ni ez naizela
sufritzen duen bakarra. (bis)

I. Izagirre:
Lagunek beti esaten dute
hori Iñigo ez zela;
halako gaia ipini eta
gero arrazoi txepela.
Ezezagunen artean berriz
sarri naiz naizen bezela
ta horregatik gustatu ohi zait
ezezagunen papela. (bis)

N. Elustondo:
Ezezagunak hartzea nahiko
dezu ordun parez pare;
nik nahiago dut aurrekaldean
horrelakorikan gabe.
Saioan zehar ez baldin banaiz
aritzen ondo ta trebe
zapore gozo-gozoa dute
lagunen txistuek ere. (bis)

I. Izagirre:
Neretzat berriz txistuen hotsa
bilakatzen da zitala.
Bertso saioan nahiago hartu
bakardadean itzala.
Gero parrandan aurkituz gero
kuadrila beti bezala
lehenengo gauza esaten diet
ondo kantatu dudala. (bis)