Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-01 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Auteurs
Gabilondo, Nahikari
Gurrutxaga, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Lantoki bereko bi langile zarete. Biok hilabeteak daramatzazue greban. Nahikari, nazkatu eta nagusiarengana joan da. Haren baldintzak onartu eta lanean hasi da berriz. Lan eguna bukatu, eta oraindik greban jarraitzen duen Gurrutxaga lankidearekin egin du topo.

Description

Air
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-01 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Gabilondo:
Bihurtu gera jarri dituzten
lege kaxkarren esklabo
ta ondorioz greban makina
egun eta gau igaro.
Orain ni hemen ikuste hori
zertan gertatu arraro?
Bizitza duin bat estimatzen det
bizia bera gehiago.

I. Gurrutxaga:
Garai bateko ilusioa
bihurtu zaigu etsipen
pertsonak nola jo behar duen
ez da sekula jakiten.
Lanera lotu ta hasi baietz
buruari eragiten
kontzientziak ez duelako
sekulan greba egiten.

N. Gabilondo:
Ez det hasi nahi geuk hartutako
ideiari ihesean
baina ezer onik ez degu lortu
horren denbora luzean;
oso gustora sentitzen nintzen
zuen denon babesean
baina etxean ez dute jango
nik lanik egin ezean.

I. Gurrutxaga:
Ez zaitez kezka zure sendia
lehendik dago hain guria
guk behar dugu langile eta
jefe arteko zubia.
Potroetatik helduta zegon
gure patroi urduria...
Bere garaipen bihurtuko du
gure bandera zuria.

N. Gabilondo:
Lehen aitortu det: itzuliko naiz
ez degu jango bestela
baina ez det nahi neuregan jasan
zuen mespretxu ustela.
Berriz lanera joan behar det
beharrak dion bezela
eta ez ahaztu nere bihotza
zuekin egongo dela.

I. Gurrutxaga:
Nahiz langileok hitz polit hoiek
beti izan ditugun maite
zure bihotza ezezik zu're
behar zaitugu baldinbaite.
Greban gogorki jarraituko det
ez det etsiko jo ta ke
borroka ez da inoiz bukatzen
azkena erori arte.