Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-30 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Auteurs
Maia, Jon
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Sekula neska baten laztanik jaso ez duen mutilzaharra zara. Taberna batean zaudela, bertako neskarik ederrena inguratu zaizu. Ukitzen hasi orduko, dirua eskatu dizu. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Larogeita hamar urte
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-30 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Afari ikaragarri
askotan ohi det gozatu
musean pixka bat egin
ta lagunekin jokatu.
urteak hala joan dira
azkenean mutilzahartu
saiatu izanagatik
bizitza ez zait aldatu. (bis)
bakarrik hilko ote naiz
hori al da nere patu?
etxean irrati zahar bat
ta sukaldean bi katu..
Neska hurbildu zait eta
esku batez ferekatu
behar desberdinak baina
beharrak elkartu gaitu. (bis)

Ta orduan pentsatu det
"Aldatua zait suertea
diruagatik egin du
neska honek atakea".
baina nere bihotzean
sentimentu bat fuertea
jira ta buelta hasi zait
etengabe jo ta kea. (bis)
Posible al da ordainez
nik dirua ematea?
Posible al da egia
dena hola izatea?
Berdin dio zalantza horrek
etorri zaitez maitea
bi botila erdi hutsez
egiten da bat betea.. (bis)

Ez zu ta ez ni agian
ez gaude oso seguru.
Bizitzan biok daukagu
oraindik mila apuru.
Urtetan ibili gera
izpitxo baten aiduru;
urtetan izan degu guk
zoriontasuna helburu (bis)
baina orain altxa degu
gure bihotz eta buru
pentsatzen jartzen bagera
suertekoak baikera gu.
Ardoa erosi eta
aurrean eguzki, zeru
gaurko hontan mozkortzeko
arrazoi bat badaukagu. (bis)