Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Amaia
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Ospitaleko itxarongelan zaude, sendagilea noiz etorriko zain. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nere kotxean jo eta kea
azkar joateko borondatea
istripu latz bat eduki degu
komeni da esatea. (bis)
Kolpea omen fuertea
dena ubelduz betea
neretzat hau da kolpea!
Kirofanoko ate itxiak
eman du errematea
baina oraindik zabalik dago
esperantzaren atea. (bis)

Bi lagun gera, bi lagun gazte
orain errudun juzkatzen naute
ni nintzen txofer, bestea hilzori
badet makina bat neke. (bis)
Portatu nintzen arlote
joan nahi genuen tope
ordaina hainbeste kolpe...
Otoitzean ta errukiz nabil
zure taupada hoien eske
galtzear dezun bizian truke
nerea emango nizuke. (bis)

Zureganako zenbat interes...
nik maite zaitut bihotz-bihotzez
negar antsika zure zai nago
egia sinistu ezinez. (bis)
Alkohola jarreren juez
ta nik ezin eman babes
portatu nintzen aldrebes
baina atea det itxaropen
eta egi bihur bitez
etzanda sartu zaituzte baina
oinez zutik irten zaitez.(bis)