Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Une honen bila ibili zara azkeneko hilabeteetan. Bihartik aurrera dena desberdina izango da. Hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan.

Description

Air
Haizea dator ifarraldetik
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Errimak eta doinua dira
gure adikzio, droga
hilabetean bueltaka dabiltz
ez da arraro izango ba?
Bertso-eskolatik bertso-eskolara
gela zokotik zokora
fregona baten makil zutari
kantatu eta gustora.
Azken finala jada iritsi da
gure aproben denbora
noraino degun abilezia
noraino degun ganora.
Bi minututan hara iritsi
azken finalean gora
egun bakarrak zer balio dun
segitun ikusiko da.

Dardar batean zortzi lagun zahar
oholtza baten gainera
lehenengo frogan eseri gera
zozketaren arabera.
Maiz gera damu aldea dala
gai batetikan bestera
lehen zatia igaro da ta
ni estropozka aurrera.
Orain badaukat zerbait desberdin
bizi izateko aukera
zergatik uka?: txapel haundia
jaso nezake etxera
bihar danontzat da astelehena
guzti-guztien harrera
baina astelehen denek ez dute
zapore mikatz berbera.

Nerbioak ta doinu, errimak
buruan dabiltz trotean
hilabeteko azken esprin hau
bukatu behar topean
bertso bakoitza txukun osatuz
puntuz kolpean kolpean
dena bukatzen dan momentuan
eseri aulki batean
eta nork daki zer pasako dan
emaitzaren ezustean!
Lehenengo edo bigarren egin
eta ez gutxi kostean
baina biharko astelehenean
gaurko finalan ostean
urte berria hasiko degu
abendun hamabostean.