Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-12-14 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zu, Aitor, suhiltzailea zara, eta Maialen, zure bikotekidea. Maitasun-jolasetan ari zaretela, larrialdi-deia jaso duzu zure bilagailuan edo buskan. Aitor hasita, hiruna bertso zortziko txikian.

Description

Air
Orain hasi bihagu
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-12-14 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze:
Behingoz ari ginala
ohean hasita
entzun dedan dei hori
ez da hain polita.
Lastima izatea
suarekin zita
neure etxeko suak
piztuta utzita!

M. Lujanbio:
Suak itzali behar
piztu dituenak
piztuta hor uzteak
dakartza problemak.
Ze oportunismo txarrak
"Pi-pi-pi" horrenak
hain finak ez dauzkazu
bilagailu denak!

A. Mendiluze:
Baina ene Maialen
zertan ari zera?
"Pi-pi-pi"-ak deitu nau
norbait salbatzera.
Zu egon ta mantendu
oraingo antzera
iritsiko naiz brasak
aprobetxatzera.

M. Lujanbio:
Denekin kunplitzeko
zu zabiltza adi
baina beti arreta
gehio kanpoari.
Brasak aprobetxatzen
ez zabiltza argi
nik su emango diot
nere buruari.

A. Mendiluze:
Lasai maitea gorde
tristura ta penak
gero izango dira
txisparik onenak.
Balio baldin badu
piromanoenak
berriz piztu dezake
behin piztu duenak.

M. Lujanbio:
Bonberoak duena
aurpegi itzela!
Joan nahi baldin badezu
benga, zoazela!
Baina gogora ezazu
gertatu leikela
beti piztu ta piztu
ta beti epela.