Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Représentación
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Gabilondo, Nahikari
Gurrutxaga, Iñaki
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Kostaldeko herri bateko bi arraunlari zarete, arraunean gogor entrenatu eta arraunaren alde musutruk hamaika ordu sartutakoak. Biok hartu duzue, zuen herrikoa ez den talde baten eskaintza tentagarria. Zu, Nahikari, joateko prest zaude. Iñaki ez. Nahikari hasita, hiruna bertso zortziko nagusian.

Description

Air
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Gabilondo:
Orain artean ez degu jaso
merezi hainbat etekin
patua eta zortea gaizki
portatu dira gurekin
aurrerantzean jarraitu nahi det
lehen bezain langile fin
orain artean egindakoa
alperrik izan ez dedin.

I. Gurrutxaga:
Txumasera ta tole tartean
ia bizitza gehiena
orain herritik joan nahi duzu
denok hartu dugu pena.
Nahiz ta hemendik urruti joan
nahiz ta eskeintza den gailena
bueltarako ziaboga da
hartu daitekeen zailena.

N. Gabilondo:
Ez gera jardun alper antzean
ez gera aritu bare
nere biziko aukera orain
agertu zait parez pare
baina bihotzez ez det egingo
zuen ondotikan alde
etorkizuna eraiki nahi det
iraganik ahaztu gabe.

I. Gurrutxaga:
Intentzioa beti behar da
arraun talde txikirako
orain artean hiru sosekin
ez gara moldatu bapo
baina zuretzat tosta bat bada
bai gaurko ta bai biharko
etorkizuna herrian ere
eraiki daitekeelako.

N. Gabilondo:
Ez nuen etsi, ez det etsi ta
gogor joan naiz aurrera
merezi nuen saria ere
eskuratu det gainera
baina lagunik ez det galdu nahi
taldearekin batera
nahi dezunean entrenatzera
batera juango gera.

I. Gurrutxaga:
Ezetzik ez dut entrenamentu
bateratuan kontuaz
baina zergatik aldatu orain
idatzitako patuaz?
Ohartu zaite traineruaren
metafora hautatuaz
aurrera joan behar da baina
atzera begiratuaz.