Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-09-23 Hernani Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Urdangarin, Jose Luis
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Tren geltokian zaude trena noiz iritsiko zain.

Description

Air
Gogoan daukat ez du aspaldi
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-09-23 Hernani Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Urdangarin

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alaba ez det inoiz tratatu
oso aldarte onean:
beti erritan hartzen nuen ta
aldegin zun azkenean;
bainan hala're bizitza bueltak
ematen hasten denean
beste aukera bat eskeini nahi dit
kupidaren izenean;
horregatikan azken aukera
etorriko zait trenean. (bis)

Berrogei urte pasatu ditu
aparte dabil luzaro;
nik eskutitzan aipatu nion
hiltzera noa, akabo!
Baina hala're poza piztu zait
gero eta argiago;
azken finean denbora joan da
dena bere lekun dago
aitak zu behar zaituelako
zuk aita baino gehiago. (bis)

Trena iritsi da eta trenetik
jeitsi da nere alaba;
hainbeste aldiz pentsatutako
hitza ahaztu zait hara!
Bainan hala're oso ederra
zaude bertatik bertara;
zu berriro ez ikusteak nei
sortzen zidanez ikara
alaba arren barka nazazu
beranduegi ez bada. (bis)