Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-22 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Mirari Martiarena, Jokin Sudupe

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-09-22 Legazpi Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Auteurs
Martiarena, Mirari
Sudupe, Jokin
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz grabatzen ari zarete.

Description

Air
Zeru altuan zegoen Jaunak
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-09-22 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Mirari Martiarena, Jokin Sudupe

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Sodupe: Euskal Herriko jende gehienak
eiten dio honi kasu
iluntzero guk jendearekin
degu hainbat konpromisu;
eszena hontan ari gerala
ekin ta ekin jo ta su
nere mingainan mugimendua
gustatu egin al zaizu?

M. Martiarena: Bai gustatu zait ta horregatik
ez dezu egin enbarazu;
errepikatze kontu horreri
egin behar diot kasu;
horregatikan azken aukera
ondo aprobetxa zazu
hau dena hemen bukatzen da ta
txoiloa bukatu zaizu.

J. Sodupe: Eszena hontan guk biok dugu
nik ez dakit zenbat festa
ta ezin joan grabatu gabe
nik etxeraino iheska
baina zuretzat egoera hau
horren ona ere ez da:
hemendik kanpo irtendakoan
zai eongo da nere neska.

M. Martiarena: Ia hamar urtez hemen goaz ta
ixtera doa teloia
gidoia eskutan hartu nuen ta
muxua a ze marroia!
Orain egitan ari gera ta
jo beharko degu goia
jende guztiak ikusi dezan
Maria Luisan sasoia.

J. Sodupe: Bai eman zigun urtetarako
honek halako itzala;
audientzia asko izan du
ta horixe zen normala;
gustagarria izan behar zun
jendeantzat nola-hala;
azken muxu bat eman dezagun
eurek merezi bezala.

M. Martiarena: Azken honetan sentitua dut
zure begien distira
nahiz ta pentsatu hasieratik
grabatu dena bai di-da
eta bukatzen hastea ere
pixka-pixkat komeni da;
argi guztiak itzali eta
lankideak joan dira.