Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (8. 2007)
Représentación
2007-09-29 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Iguaran, Beñat
Urdangarin, Iban
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Beñat ekonomialaria da. Berak gomendatuta, zuk, Iban, dirua inbertitu zenuen burtsan. Hilabete pasa da, eta emaitzei begira zaudete biak.

Description

Air
Nere gogoa hegan dijoa
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2007-09-29 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Urdangarin: Ekonomian ona zinela
zuk zenituen afanak!
Nere diruak inbertitzeko
egin genituen planak
gainekoz azpi atera zaizkit
lehengo amets dan-danak;
zure gezurrak eraman ditu
nere orain arteko lanak. (bis)

B. Iguaran: Zu niregana etorri zinen
hain larri erdi galduta;
nik esan nizun "Dirua jarri
tokian hasi ta buka";
oain niregana etorri zera
paperak eskun hartuta;
ze inporta zaizu milioi batena
dirua sobran dezu-ta?

I. Urdangarin: Esan zenidan "Ibexa doa
besteak baino gorago";
nik esan nizun "Inbertitu hor
ta besteei jo hordago!"
ta hara orain nola gabiltzan
pobreziaren esklabo;
orain badakit ez dakizula
nik baino askoz gehiago.

B. Iguaran: Ai zenbat kontu ekonomian
zenbat kontu eta Ibex!
Egia esan diru kontuan
badezu mila interes;
zure kontuan egia esan
ez zabiltz horren aldrebes:
Ibexa gora zihoala esan
hala joango zenik ez.

I. Urdangarin: Zure hitzetan konfidatzea
nere karteraren kalte;
eskua eraman burura eta
azkure egin nezake;
soluzioa ere ez daukat
problematikan aparte:
ne baserrian eingo dezu lan
guztiak bueltatu arte.

B. Iguaran: Ondo ez da hasi lagun maitea
gaur gu bion pelikula;
zure esana ez det ahaztuko
gaurtik aurrera sekula:
"Ne baserrian lana egin zazu"
esanaz egina burla
baina laguna ahaztu ein zaizu
ja baserrik ez dezula.