Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
2007-11-04 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze: Haur txiki baten zai egon gera
berri hauek entzun arte
nola propio daramazkiten
euren etxetik aparte;
notizi hoiek nere asmoa
alda arazi didate:
nik konponbide izan nahi nuen
ez arazoaren parte.
N. Gabilondo: Arazo honi lehertu zen arte
besoetan nuen kasik;
ikusi nahi nun hain zoriontsu
osasuntsu eta pozik.
Eta "Arazo ez det izan nahi"
ez esan halako hitzik!
Nik neregatik ez det egin nahi
umearengatik baizik.
A. Mendiluze: Baina diozu jainko txiki bat
izan bazina bezela;
aizu jakizu ni umearen
mesedez ari naizela.
Ba nahiz ta jakin han hainbat gauza
falta izango duela
nola dakizu zure eskeintza
hobea izango dela?
N. Gabilondo: Osasunetik ta hezkuntzatik
ez dute aukera oparo
eta dedana eman dezadan
zinez irrikatzen nago;
hobea edo txarragoa den
ezin degu jakin klaro
baina han pixkat izango dute
ta hemen askoz gehiago.
A. Mendiluze: Beraz izango dituzte hemen
aukerarikan onenak
ta hori dio ume txiki bat
hartzeko prest dagoenak.
Salerostea izan liteke
ta hortik datoz problemak:
kulpa nork dauka saltzen duenak
ala erosten duenak?
N. Gabilondo: Noski neuregan ez det hartu nahi
nik trafikatzaile fama
ta ikusten det bastante ilun
daukagula panorama.
Zuk diozuna entzute hutsak
gogoetara narama:
ez det haur baten erosle izan nahi
baizik ume baten ama.