Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Sarriegi
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Sarriegi: Aita, zera esan nahi
dizut lehenbiziko:
dena botatzen nola
zera ba hasiko?
Ez zara izango hain
memori gutxiko;
nahiz ta jakin gehiago
ez dela biziko
desagertu arazten
ez dizut utziko. (bis)
U. Agirre: Ama hil dan ezkero
ez det galdu betik
oroit zaitez: joan zaigu
betiko etxetik
eta gure koartoko
armario batetik
gauzak botatzen ai naiz
semea kolpetik
baina ez ditut botako
nere barrenetik. (bis)
A. Sarrriegi: Aita botatzen dezun
traste bakoitzean
oroitzapen bat utzi
nahi dezu atzean.
Beti izango dezu
hutsa bihotzean
baina biziko zera
hilaren antzean
hutsarekin bizitzen
ikasi ezean. (bis)
U. Agirre: Tristura izaten da
hutsan estandarte;
nerekiko pena hoiek
ez ditut aparte.
Semea haserretu zait
oraintxe jo ta ke;
erropak botatzea
ez da gure kalte:
ez ditut hor utziko
pipiak jan arte! (bis)
A. Sarriegi: Zaborrontzian behar
badute amaitu
ni ezin naiz ordea
benetan alaitu
guztiak neretzako
garrantzia baitu;
nahiz ta horra botata
zu ustez lasaitu
azkenean pipiak
zerorri jan zaitu. (bis)
U. Agirre: Bere gauza gehienak
bota ditzakegu;
ez ditut ikusi nahi
udara ta negu;
uler zaidazu arren
eiten det erregu!
Ez degula ahaztuko
seguru gaude gu
baina gabe bizitzen
ohitu behar degu. (bis)